XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nganga-aztiak onak dira eta onerako lan egiten dute sorgiñen aurka.

Sorgiñak bait dira begizkoa egin eta gaitzak zabaltzen dituztenak, pakea kenduz eta bizirako aalmena gutxituz...

Eta gure gizartean-dio Eric'ek-orren antzeko sorgin gaizto asko ikusi izan ditut botella erdia utsik ikusten dutenak eta oro beltz, plantoa jo eta kendu besterik ez dakitenak, okerra zabalduz...

Kristau-gizarteetan ere badira orrelakoak.

Nganga-aztiak, ordea, sorgin-lanaren aurka ekiten diote beuren begi-bista bereziari esker.

Oiek danak orrela direla, kontuan artu Afrikan (Jesus'en garaian bezala) espiritu txarrak dabiltzala gaixotasun bakoitzean.

Zurien eritegietan, ordea, arazo ori ez dute aintzakotzat artzen eta gaxoa sendatzen saiatzen dira espiritu txarrari jaramonik egin gabe eta ori aldentzen ez dan artean, ez dago sendakuntzarik.

Nganga-aztia, espiritua uxatuta gero, asiko da gaixotasuna sendatzen.

Sikoloji aldetik sendabidearen erdia eginda dauka...

Geuk ere nganga-aztien bearrik izaten degu, gaixotasunak geienetan burua naasten digulako.

Gure eritegietan sikologoak egin bearko dute nganga -aztiaren lana.

Euskalerrian baziran aztiak eta sorgiñak: baita ere akelarrera joaten ziranak benetako sorgiñak izan gabe, adurrik gabekoak.

Adurra zer dan? Gauza eta bere irudiaren artean dagoen indar bat, ar-eman bat.

Benetako aztiak, kiñuz eta itz misteriosoz, adurra sortzeko aalmena du; orregaitik egin lezake okerra edo zuzena, irudian egiñez, gauzetan sortarazi nai ditunak.

Sorgiñak badaude gaiztoak, begizkoa egiten dutenak: ots, gaitzak sortu begiz jota, bai norkietan eta baita gauzetan ere.

Gaixotasunak sortu, eriotza erakarri, uztak madarikatu, ekaitzak sortu eta abar.

Sorgiña egiteko bideak ere badira gure arteko siniskerietan.

Oietako bide bat eskua ematea da; batez ere ilzorian dagoen sorgiñari; il eziñik egoten bait dira beste aalmenak eman arte.

Eskuakin batera, jostorratzez betetako kutuna eman oi dute.

Kutun oien bitartez izan oi dituzte indar berezi batzuek.